Oraindik ez zaude Tropelan?
Tropela.net-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu
Tropela.net-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu
Zure publizitatea erakusteko aukera ezberdinak eskeintzen dizkizugu: goian banner bat, eskuinean irudi bat bisitari guztiei zuzenduta, herri edo eskualdetara zuzendutako testu iragarkiak... konbinazio ezberdinak eskeintzen dizkizugu zuk nahi duzunari nahi diozuna esateko.
Webguneko eskuin aldean azaltzen da publizitate mota hau. Izenburu bat (gehienez 25 karaktere), irudi bat (gehienez 145x60 pixeletakoa) eta testu bat (gehienez 135 karaktere) dira iragarki honen osagaiak. Aukera hau herri edo eskualde mailako publizitatera mugatzen da.
Iragarki hauek webguneko txoko ezberdinetan aurkitu daitezke. Tamaina txikiagoa dute, webguneko edukiekin gehiegi ez nahasteko eta webgunearen erabilgarritasunari kalte ez egiteko. Sailkapenen atalean aurkitu daiteke adibidez, etapen nabigazioaren ondoren. 125x125 pixeletako tamaina izan behar dute eta bezeroek garatu beharko dute diseinua.
Testu iragarkiak bezala, iragarki mota hau webguneko eskuinaldean azalduko da, aukeran dauden bi lekuetako batetan. Iragarkiaren tamaina 200x200 pixeletakoa izango da. Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.
Webguneko buruan azaltzen den aukera hau kanpaina haundientzat aproposa da, erraz ikusten bait da orrialde guztietan. 980x90 pixeletako tamaina duen flash edo irudi bat izan daiteke, bezeroak Tropelari bidaliko diona. Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.
Webguneko sarreran azaltzen den aukera hau kanpaina zuzena egiteko aproposa da. 728x90 pixeletako tamaina duen flash edo irudi bat izan daiteke, bezeroak Tropelari bidaliko diona.Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.
Tropela.net webgunea 2005 urtean jarri genuen abian, eta ordundik izugarrizko harrera izan du. Milaka bisita izaten ditugu astero eta Euskal Herriko txoko guztietan ditugu jarraitzaileak.
Zure iragarkiek jende askok jarraitzen duen ekimen bat bizirik mantentzen lagunduko dute.

Iragakiak bisitariei behar denean eta behar bezala iristen zaizkiela baieztatzeko, Google-en DoubleClick for Publishers zerbitzua erabiltzen dugu.
Zerbitzu honi esker zure kanpainaren inguruko informazio guztia zure eskura jarri dezakegu, datu eta nondik norako guztiak ezagutu ditzazun.
Gure komertzial batekin harremanetan egoteko aukera izango duzu momentuoro, egun bateko, astebeteko edo urteko kanpainak abian jarri nahi dituzunean erantzun azkar bat jaso dezazun eta lortu nahi dituzun helburuak lortu ditzazun.