Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.net-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Iragarkiak

LEGE OHARRA

LEGE INFORMAZIOA:

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez (aurrerantzean LSSICE erabiliko dugu), honako hau jakinarazten zaie erabiltzaileei:

TROPELA EUSKARA ETA INFORMATIKA ELKARTEAk sortu duela www.tropela.net webgunea eta bera dela haren jabea.

TROPELA EUSKARA ETA INFORMATIKA ELKARTEAk (aurrerantzean TROPELA.NET erabiliko dugu) G20883286 duela IFZ eta honako helbide honetan duela egoitza soziala: Iturribidea kalea, 22 - 2B, PK 20800 Zarautz, Gipuzkoa.

Webgune honetan sartzeak eta bertan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak badakiela zer-nolako lege-oharrak eta erabilera-baldintzak ageri diren bertan eta onartu egiten dituela; hori dela eta, webgune honek eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetara sartu nahi baduzu eta horiek erabili nahi badituzu, gomendatzen dizugu aurrez arretaz irakur ditzazula eduki guztiak.

Web-orrialderako sarbidea, hori egiten duenaren erantzukizuna da, ez beste inorena. Webgune honetan ageri diren zerbitzuak ez dira sortu eta ez daude zuzenduak jarduteko gaitasun osoa ez duten pertsonentzat; beraz, erregistro-inprimakia betetzen duenean, erabiltzaileak aitortu eta bermatu egiten du gaitasun hori baduela, eta TROPELA.NET salbuetsi egiten du hortik etor daitekeen edozein erantzukizunetatik. Edonola ere, TROPELA.NETek eskubidea izango du edozein erabiltzaileren erregistroa berehala baliogabetzeko, baldin eta iruditzen bazaio ez dituela betetzen hemen ageri diren erabilera-baldintzak.

Webgune honetara sartzeak ez du esan nahi inolako merkataritza-harremanik ezartzen denik TROPELA.NETen eta erabiltzailearen artean. Web-mapan ageri diren orriak soilik dira webgune honetakoak, eta, beraz, webgune honetan ageri diren estekei jarraituz beste web-orri batzuetara sartzen bada, erabiltzaileak kontuan hartu beharko ditu horietan ageri diren oharrak eta baldintzak.

Webgune honetan dagoen informazioa azken eguneratze-egunean indarrean zegoena da. TROPELA.NETek beretzat hartzen du webgune honetako informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea, eta mugatu egin dezake edo eragotzi bertara sartzea.

Webgune hau ezin izango da aldatu, eraldatu edo egokitu. TROPELA.NETek eskumena izango du, edozein unetan, egoki iruditzen zaizkion aldaketak eta egokitzapenak egiteko; edozein unetan erabili ahal izango du eskumen hori, eta ez dago behartua aldez aurretik erabiltzaileari jakinaraztera.

Zehazki, TROPELA.NETek eskumena dauka webgune honetako erabilera-baldintzak bere kabuz aldatzeko. Baldintza horietakoren bat aldatuz gero, behar bezala jakinaraziko da webgunean bertan. Erabilera-baldintzetan egindako aldaketak indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.

Doako zerbitzua eta erregistratu beharra.

Webgunearen bidez eskaintzen den zerbitzua doakoa da. Aukera guztiez baliatu ahal izateko, erregistro-inprimaki bat bete beharko du erabiltzaileak, non datu pertsonalak emango dizkion TROPELA.NETi. Inprimaki hori betetzeak behartu egiten du erabiltzailea Pribatutasun eta Datu Pertsonalen Politika onartzera, zeina www. loturan eskura baitezake.

TROPELA.NETek adieraziko du zer prozedurari eta arau bereziri jarraitu behar zaion webgune honek eskaintzen duen zerbitzua behar bezala erabiltzeko eta zerbitzuaren bilakaeraren jarraipena egiteko; informazio- edo egoera-inprimaki eta -pantaila bakoitzean egin beharreko pausoen bidez egingo du hori.

Jabetza Intelektuala eta Industriala.

Legeak babesten ditu webgune honetako izen komertziala, markak, logoa, produktua eta zerbitzuak. TROPELA.NETek du, edo haren legezko jabeek, webgune honen jabetza intelektuala, baita haren iturri-kodearena, diseinuarena, nabigatze-egiturarena, datu-baseena eta bertan ageri diren elementuena ere, eta haiek soilik dute eskubidea, eta ez beste inork, horiek ustiatzeko, edozein dela ere hori egiteko modua, eta, bereziki, horiek erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta eraldatzeko eskubidea.

Webgune honetara sartzeak ez die erabiltzaileei eskubiderik ematen, ezta jabetzarik ere, webgune honek dauzkan edukien jabetza intelektualari dagozkion eskubideetan. TROPELA.NETek ez du erabiltzaileen esku utzi softwarearen jabetza, eta, beraz, erabiltzaileak ezin izango du webgune honen edukirik ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, utzi, eraldatu edo erabili helburu publikoekin edo merkataritza-helburuekin.

TROPELA.NETek beretzat atxiki ditu jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak, baita softwareari dagozkionak ere. Baldin eta erabiltzaileak softwarea transferitzen badu webgune honetatik bere terminalera, ezin izango du disekzionatu aztertzeko asmoz, ez deskonpilatu, ez eta jatorrizko objektu-kodearen bertsioa edo hizkuntza itzuli ere beste kode edo hizkuntza batera.

Hirugarrengoen produktuak eta zerbitzuak aipatzeari dagokionez, TROPELA.NETek haien jabeei aitortzen die horien jabetza industriala eta intelektuala, eta webgunean aipatze edo agertze hutsak ez du esan nahi TROPLEA.NETek inolako eskubiderik edo erantzukizunik duenik horien gainean.

TROPELA.NETek berea du ekintza judizialak egiteko eskubidea, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen edo hausten dituzten erabiltzaileen aurka.

Erantzukizunak salbuestea.

TROPELA.NETek ez du bermatzen webgunera edo bertako edukietara sartzeko orduan ez dela izango etenik edo hutsegiterik, ez eta webgunea eguneratuta egongo denik ere. Hutsegiteren bat, deskonexioak edo edukiak eguneratu beharra dagoela jakin bezain laster, TROPELA.NETek ahal duen guztia egingo du hutsegiteak konpontzeko, komunikazioa berrezartzeko eta edukiak eguneratzeko, non eta arrazoiren batek ezinezko bihurtzen edo asko zailtzen ez duen.

TROPELA.NETek ez du erantzukizunik hartzen bere gain, ez sor daitezkeen segurtasun-hutsegiteengatik, ez erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) edo bertan gordetako fitxategi edo dokumentuei, honako arrazoi hauetakoren bat dela medio, gerta dakizkiokeen kalteengatik:

  • Erabiltzailearen ordenagailuan birus bat dagoelako, webaren zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzen dena,
  • nabigatzaileak gaizki funtzionatu duelako,
  • nabigatzailearen bertsio eguneratu gabeak erabili direlako.

Era berean, TROPELA.NETek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain, webgunetik lotura bidez eskura daitezkeen edukiengatik, baldin eta bereak ez badira, eta ez du bermatzen horietan ez dagoela ez birusik ez bestelako elementurik, aldaketak sor ditzaketenak erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarean eta softwarean), dokumentuetan edo fitxategietan, eta inolako erantzukizunik ez du hartzen bere gain arrazoi hori dela medio erabiltzaileari egin dakizkiokeen kalteengatik, era batekoak edo bestekoak izan.

Hirugarrenek egindako loturen inguruko politika.

Hirugarren batek webgune honekin ezartzen duen lotura edo esteka orok orrialde nagusira edo “home page”-ra bidali behar du erabiltzailea, eta berariaz galarazita dago lotura horiek «link sakonetara» egitea, «framing»-a egitea eta webeko edukiei edozein eratako etekina ateratzea, horretarako baimenik ez duen hirugarren baten mesedetan.

Legedi aplikagarria.

Espainiako legediak babesten ditu webgune hau gidatzen duten baldintzak eta sor daitezkeen harreman guztiak.