Oraindik ez zaude Tropelan?
Tropela.net-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu
Tropela.net-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu
Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.
Azken eguneraketa: 2011-02-28
(1.1) Joko honetan Internet bidez soilik har daiteke parte.
(1.2) Kiniela bat egiteko honako pausu hauek jarraitu behar dira:
(2.1) Pertsona bakoitzak erabiltzaile bakarra sortu dezake.
(2.2) Pertsona edo erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra egin dezake. Izen, abizen eta jaiotegun bereko beste erabiltzailerik ezingo da sortu.
(2.3) Proba hasi eta berehala kiniela guztiak errepasatu egingo dira. Datuak sartzerakoan norbaiti irregulartasunak egiten jardun duela antzematen baldin bazaio, talde guztiak ezabatuko zaizkio.
(2.4) Erabiltzailearen datuak faltsuak badira sarietatik baztertua izango da. Ondorioz, sailkapenean horren ondoren izan den parte-hartzaileak izango da irabazlea.
(2.5) Bi kiniela (edo gehiago) egiten dituenari, kiniela guztiak ezabatuko zaizkio.
(3.1) Kiniela egiteko epea lasterketa baino egun batzuk lehenago ireki ohi da eta lasterketa hasten den egun eta ordu berean itxi ohi da. Normalean astebete ingurukoa izan ohi da kiniela egiteko epea.
(3.2) Epe horretan nahi adina aldiz aldatu dezake bakoitzak bere kiniela.
(4.1) Lehiaketa bakoitzean sariak izan daitezke.
(4.2) Sariez gozatzeko epe jakin bat izango da.
(4.3) Kakalardo moduan markatutako erabiltzaileek ez dute saririk jasoko. Ondorioz, kakalardoa ez den hurrengoari egokituko zaio.
(5.1) Probaren amaieran puntuak banatuko zaizkie txirrindulariei (ikus puntuazio-taulak).
(5.2) Erabiltzaile bakoitza bere txirrindularien arabera puntuak metatuz joango da.
(5.3) Taldekako erlojupekoak ez dira puntuagarriak izango.
(6.1) Berdinketa ematen denean, kiniela lehenago egin duena izango da garaile.
(6.2) Kiniela egiteko epea bukatu aurretik kiniela nahi adina aldiz aldatzeko aukera izango da.
(6.3) Kinielaren data (eguna eta ordua) kiniela hori gordea izan den azken aldiak adieraziko du.
(7.1) Guk gure txirrindulari zerrenda osatu dugu. Dortsalek ez dute zerikusirik txirrindulariek lasterketan bertan eramango dutenarekin.
(7.2) Txirrindulariak hainbat multzotan banatu ditugu. Multzo bakoitzetik aldez aurretik adierazitako txirrindulari-kopurua aukeratu behar da.
(7.3) Izena emateko epea iritsi eta gero ez da txirrindulariak aldatzeko aukerarik izango. Norbaitek bere taldean lasterketan parte hartzen ez duen txirrindularirik sartzen badu, txirrindulari gutxiagorekin parte hartu beharrean izango da.
(7.4) Zerrendako txirrindulari batzuk ez dira lasterketan izango. Informazio hori eduki ahala zuenganatzen saiatuko gara. Halere, erabiltzaile bakoitzari dagokio azken egunetan kiniela errepasatzea eta bere txirrindulariak parte hartzekoak direla ziurtatzea.
(8.1) Emaitza ofizialtzat probaren antolatzaileek bere web orrian ematen dituzten sailkapenak erabiliko dira. Gure sailkapenak sailkapen horietan oinarrituko dira.
(8.2) Sariak eta sailkapenak ez dira ofizial izango lasterketa amaitu eta Tropela Elkarteak dena errepasatu arte.
(8.3) Lasterketa amaitutakoan sailkapen guztiak definitibotzat hartzen direnean, 5 eguneko epea igaro ondoren sailkapenak ezin izango dira aldatu.
Eta doping kontuak badaude?
(8.5) Edozein arrazoi berezirengatik (doping kasuak adibidez) antolatzaileek txirrindulariren bat sailkapenetik kanpo utzi eta gero inolako egoera berezirik ez bada gertatzen, txirrindulari horrek ordu arte lortutako puntuak mantendu egingo ditu.
(8.6) Halere, Tropela Elkarteak kasu oso berezi edo nabarmenetan txirrindulariari puntuak kentzeko aukera du, eta, jakina, horrek lehiaketako sailkapenetan aldaketak ekarriko ditu.
(8.7) Erreklamazioak egiteko: erreklamazioak@tropela.net.
(9.1) Tropela Elkarteak, edozein arau aldatzeko edo gehitzeko eskubidea izango du hori egitea beharrezkoa dela uste badu.
(9.2) Lasterketa hasi ondoren aurreikusi gabeko gertaera bereziren bat gertatuz gero, Tropela Elkarteak araudia aldatzeko ahalmena du.
(10.1) 15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du Tropela Elkarteak. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Tropela Elkarteak.